XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrean Urrikoatxa daukagu eta ezkerrean eta eskuinean bidezidor bana. Guk eskuinekoa hartuko dugu; pinadi bat zeharkatu eta berehala harri eder bat aurkituko dugu bidean; handik metro gutxira bidezidorra lurjauziek apurtuta dagoela ikusiko dugu; baina, hala ere, ez dugu arazo larregirik izango tarte hau zeharkatu eta gure ibilaldiarekin jarraitzeko.

Lamindaotik irten ginela 20' inguru igarotzen direneko, Urrikoatxaren hegoaldeko mendialdean egongo gara jada; bidearen eskuinaldean Dima eta Zeanuri banatzen dituen munarri bat aurkituko dugu eta han, atzean, Gorbeiako mendiak, Lekanda eta abar; bidezidorretik aurrera joko dugu eta 5' ingurura aurrean Askazabaleta izeneko belardi edo bazkaleku txiki bat ukanen dugu eta ezkerrean urte askoko pinadi bat.

Bidezidorretik aurrera egin eta gutxira gurdibideak beherantza joko du pitin bat eta gero bidebanatze batera helduko, hemen ezkerreko bidezidorra hartuko dugu eta 5' ingurura asfaltaturiko aldai batera helduko gara; han seinaleztapen-zutoin batek adieraziko digu Lamindao 2,1 kilometrora dagoela eta San Blas ermita kilometro batera.

Hemendik Ekialdera begiratzen baldin badugu, Larrunganek, Eskuak... eskaintzen diguten panoramika beha dezakegu eta beherago, mazelan, marmola ustiatzeko harrobi txiki bat ikusiko dugu.